CD&mp3


Música ElGrupo Prensa Novedades Galería BSO/Cine Tienda Contacto Enlaces


CD&mp3

 


Laguntzaileak

Banda Inauditaren konposizioek musika atsegina, oroitezalea, erritmikoa, berria eta oso pertsonala eskaintzen dute, Mediterraneotik, mundu latinotik edo flamenkotik datozen doinuekin jokatuz. Jenero herrikoi guztian dago onarritua eta jende ororentzako musika da.
Hirukote akustikoa gara (klarineteak, biolina eta gitarra erabiltzen ditugu), baina bandurria, kontrabajoa, perkusioak, ahotsak eta joko fonetikoak gaineratzea gustatzen zaigu oso, nahastura berria, pizgarria eta goxoa lortzeko asmotan. Beste alde batetik, gustatzen zaizkigun filmeetako musika garatzen dugu.

2001eko udatik Banda Inauditak laurogeita hamar emanaldi baino gehiago gauzatu ditu: Circulo de Bellas Artesen eta Madrilgo Galileo Galilei aretoan, Bartzelonan, Valentzian, Avilan, Conciertos de radio 3, TVE2n, Festival de las Tres Culturas eta Murtzian Ceuti Auditorioan, Medina del Campoko zinemaldi astean, Carabanchelgo zinemaldi astean, Castilla la Manchako antzerki saretik bira, Mercado de Musica Viva Vicen, Madrilgo Erkidegoko antzerki sarean besteak beste. Gainera, emanaldi pedagogiko anitz eman ditu hiri ezberdinetako Kultur Etxeetan eta Institutuetan bere "La Musica en el Cine" izeneko errepertorioarekin..Zinea. Ikusi.

Halaber, jarraian datozen filmeen musika egin eta ekoiztu du: "El Furgón" B. Rabalen luzemetraia eta "Onán" P. Tebarrena eta A. Lopezen laburmetraia. Bere lehen diskoa Madrilgo SGAE egoitzan aurkeztu zen eta kritikak eta adituek oso ongi hartu zuten. FNACek bere aldetik, bere "Autoproducidos" izeneko kanpainan aukeratu eta jarri zuen.

Orain bere bigarren diska ari da aurkezten, BANDA INAUDITA DOS.

Honako hauek gara Banda Inaudita:
Juan Pablo Muñoz Zielinski- Laura Villa- Santiago Puente
Laguntzaileak

Egindako emanaldiak: ikusi